partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Kirurgia-zerbitzuetan hasita Osakidetza osoan arratsaldeko txandak indarrean jarri eta normalizatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. [11/11/02/01/0295]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Kirurgia-zerbitzuetan hasita Osakidetza osoan arratsaldeko txandak indarrean jarri eta normalizatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. [11/11/02/01/0295]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, Itxaron Zerrendak Gutxitzeko Ekintza Planarekin lerrokatuta, beharrezko neurriak ezartzeko sakontzen jarrai dezala, itxaron zerrendak gutxitzeko eta indarrean dauden arauetan ezarritako ratioen azpitik mantentzeko.