partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Egungo eskola-mapa aztertu eta hobetu eta errealitate berrira egokitzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0305]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Egungo eskola-mapa aztertu eta hobetu eta errealitate berrira egokitzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0305]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
- Jarrai dezala bultzatzen hezkuntza sistemak oztopo sozioekonomikoak gainditzen laguntzea, kohesioa bermatuz.
- Jarrai dezala Eskola Mapa egokitzen bizi dugun gizarte errealitate aldakorraren arabera, ikastetxeen eskaintza matrikulazio-eskaeretara egokitu dadin.
- Planifikazio irizpideen bidez, jarrai dezala behar espezifikoei erantzuten gune behartsuenetan ikuspuntu kulturaletik, ekonomikotik eta soziolinguistikotik, betiere aukera-berdintasuna bermatuz.
- Benetan bermatu dezala familiek askatasuna eta eskubidea libreki aukeratzeko zein ikastetxe eta hezkuntza proiektu nahi duten beren seme-alabentzat.