Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren (LOMCE) eta Heziberri 2020ren araberako "errebalidak" eteteari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0011]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren (LOMCE) eta Heziberri 2020ren araberako "errebalidak" eteteari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0011]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak adosten du euskal hezkuntza sistema bere osotasunean defendatzea, gure eskumenak babesteko lan eginez. Eskumen horiek erabiltzeak, euskal komunitatearen ahaleginaz eta lanaz, ahalbidetu digu gure inguru europarraren batez bestekoen pareko kalitate-adierazleak lortzea, baita hobeak ere. Halaber, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio defendatzen jarrai ditzala Euskadiren autogobernua, gure hezkuntza-sistemaren kalitatea eta euskal herritarren hizkuntza- eta hezkuntza-eskubideak.
  2. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Hezkuntza Itun bat lortzeko lan egin dezala, Euskal Hezkuntza Lege berri bat osatzen amaituko dena, bikaintasunerantz aurrera eginez.
  3. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ebaluazio-sistema bat garatu dezala, ahalbidetuko duena irteera-profilean aurreikusitako oinarrizko konpetentziak eskuratzearen maila ziurtatzea. Helburua da mekanismo zorrotza, fidagarria eta etengabea izatea, informazio eta datu objektiboak emango dituena, balioko dutenak EAEko hezkuntza-sistema hobetzeko eragina izan dezaketen erabakiak hartzeko.