Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren eskualdatzearen oinarri eta norabideari buruz. Horretarako indarrean dagoen erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0224]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren eskualdatzearen oinarri eta norabideari buruz. Horretarako indarrean dagoen erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0224]

OSOKO ZUZENKETA: 

  1. Eusko Legebiltzarrak positiboki baloratzen du Gernikako Estatutuak eman eta ematen duena, Euskadin kontzientzia demokratikoaren tresna egituratzaile gisa eta euskal gizartearen ongizate-iturri gisa, indarrean dagoen autogobernua eguneratzeko apustua kaltetu gabe.
  2. Eusko Legebiltzarrak berretsi egiten du beharrezkoa dela Gernikako Estatutua goitik behera betetzea. Ondorioz, espainiar Gobernuari eskatzen dio, gehiago atzeratu gabe, eskualdatze-prozesua amaitu dezala.
  3. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio espainiar Gobernuarekin ezarri beharreko aldebiko harremanen agendan lehentasuneko lekua eman diezaiola Eusko Jaurlaritzak jasotzeke gisa identifikatutako transferentzien aldarrikapen eta negoziazioari, eta leku berezia eman diezaiola Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketari, Gernikako Estatutuaren bosgarren Xedapen Iragankorrean jasotako moduan.