Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Osakidetza onkologian erreferente bilakatzeko eman beharreko urratsen inguruan. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0054]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Osakidetza onkologian erreferente bilakatzeko eman beharreko urratsen inguruan. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0054] 

OSOKO ZUZENKETA

  1. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala kalitatezko eta erreferentziazko zerbitzua bermatzen minbiziaren tratamenduan eta ikerkuntzan, lurraldeko onkologiako profesional onenen partehartzearekin. 
  2. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jauralritzako Osasun Sailari eskatzen dio jarrai dezala lan komunen protokoloak berrikusten eta horiek hobetzen, Osakidetzako eta Institutu Onkologikoko profesionalen bateratze funtzionalean aurrera eginez.
  3. Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzen dio, aurreikui bezala, plan onkologiko bat egin dezala. Horretarako abiapuntua egungo egoeraren azterketa izango da, eta Euskadi osoko onkologiako baliabide guztien asistentzia-helburuak eta –estrategiak ezarriko ditu.