Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, bizitza duin baterako oinarrizko bizi-hornidurak bermatzeko neurriei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0044]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, bizitza duin baterako oinarrizko bizi-hornidurak bermatzeko neurriei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0044]

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio adierazleak ezar ditzala, pobrezia energetikoari eta horrek eragindako familiei buruz, eta ebaluazio-txosten bat aurkez dezala, pobrezia energetikoa pairatzen duten kolektiboak artatzeko orain arteko neurriei buruz.

2.- Eusko Legebiltzarrak, konbentzituta pobrezia energetikoak botere publikoen arreta berezia merezi duela bihurtzen saiatzeko edota larriagotzea ekiditeko, beren bizi-kalitateari, duintasunari eta pertsonen osasunari eragiten dienez gero, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio sustatu dezala pobrezia energetikoari aurre egingo dion araudi bat. Horretarako, bere eskumenetatik, garatu ditzala Sektore Elektrikoaren Legea aldatzeak ematen dituen aukerak.

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala laguntzak bermatzen bat-bateko arrazoi ekonomikoengatik beren fakturak ordaindu ezin duten familientzat. Hori guztia, dagozkion aurrekontu-partiden bidez eta gizarte erakundeekin lankidetzan.

4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala etxebizitzak birgaitzearen alde egiten, faktura gutxitzeko energia efizientziako irizpideekin, eta Energiaren Iraunkortasuneko Lege bat aurkez dezala, bere helburuen artean izango dituena energiaren aurreztea eta efizientzia, eta energia-kontsumo baxuko eraikingintza eta eraikuntza garatzea.