partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Emakumeen lan-kolokatasun eta haren ondorioei buruzko azterlan bat egitearen inguruan. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0074]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Emakumeen lan-kolokatasun eta haren ondorioei buruzko azterlan bat egitearen inguruan. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0074]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
- 2017ko lehen seihilekoan bultzatu dezala Enplegu eta Ekonomiaren Berraktibatzerako Programa Marko bat, helburu izango duena langabezia tasak %10 azpitik jeistea egungo legegintzaldiaren amaieran. Langabeziaren kontrako borrokarako politiken markoan, lehentasuna izango dute lan-sartzerako zailtasun nagusiak dituzten kolektiboen (gazteak, 45 urtetik gorakoak, epe luzeko langabetuak, emakumeak eta dependentziadun pertsonak) enplegugarritasuna sustatzeko eta laguntzeko ekimenek.
- Aipatutako Programa Markoak enplegurako Plan espezifiko bat izango du. Plan horrek jasoko ditu, besteak beste, emakumea jarduera ekonomikoan eta laboralean erabat sartzeko neurriak, Udal eta Eskualde Enplegu Planen bidezko lan-sartzea, enplegurako formakuntza, ekintzailetza, enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen babesa, tokiko merkataritza finkatzea eta enplegua sortzen bereziki intentsiboak diren eraikuntzako “Renove” programak.