partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Hezkuntza sisteman ekitatea eta kalitatea bermatzeko murrizketak alboratzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0012]
EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Hezkuntza sisteman ekitatea eta kalitatea bermatzeko murrizketak alboratzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0012]
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio hezkuntza itun bat lor dezala, Euskal Hezkuntza Lege berri bat osatzen amaituko dena. Helburua da euskal hezkuntzaren egonkortasuna eta kalitatea egituratzea eta indartzea, eta hezkuntza sistema osoaren finantzaziorako arau-oinarriak ezartzea.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio kontuan izan ditzala finantzazio-arloan Euskadiko Eskola Kontseiluak egindako Euskadiko Hezkuntzari buruzko azken Txostenean jasotako gogoetak eta proposamenak.