Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal Herriko Surf Federazioak Munduko Surf Txapelketan parte hartzeko Jaurlaritzaren babesari buruz. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0152]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal Herriko Surf Federazioak Munduko Surf Txapelketan parte hartzeko Jaurlaritzaren babesari buruz. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0152]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Legebiltzarrak babesa adierazten dio Euskal Herriko Surf Federazioari, nazioarteko mailako txapelketa ofizialetan parte hartu ahal izateko emandako pausuengatik. Horretarako, ibilbide horretan egin beharreko kudeaketetarako, Legebiltzarrak bidai lagun izateko konpromisoa hartzen du. 
  2. Legebiltzarrak Euskal Herriko Surf Federazioari eskatzen dio harremanetan jar dadila Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaritzarekin, Federazioak kirol ekitaldi horretan izango duen partehartzearen xehetasunak jakin ditzan Eusko Jaurlaritzak.
  3. Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol Zuzendaritzari eskatzen dio, bere ahalmenen barruan, Euskal Herriko Surf Federazioari  beharrezko laguntza eskain diezaiola, bai harreman-mailan, bai azaldutako ekitaldia antolatzen duen erakundearekin egin beharreko kudeaketetan.