Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, balantze garbiko energia elektrikoaren autokontsumoari buruz. Horretarako, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0082]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, balantze garbiko energia elektrikoaren autokontsumoari buruz. Horretarako, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0082]

OSOKO ZUZENKETA 

Eusko Legebiltzarrak ondorengo hau eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari: 

  • Jarrai dezala lanean bultzatzeko bai sare elektriko adimendunak (Smart Gird), bai 2004ko, 2009ko eta 2012ko Europako Zuzentarauak, energia berriztagarriak, efizientzia energetikoa eta kogenerazioa sustatzekoak. Helburua da energia eredu deszentralizatua eta berriztagarria lortzea, hori bultzatzen duten ekimen guztiak babestuz.
  • Alor honetan eskumen faltaren aurrean, baloratu dezala legegintzaldi honetan beharrezko tramiteak abiatzea, Euskadiko Autonomia Erkidegoan autokontsumoa sustatuko duen arau-marko propioa garatzen joateko. Helburua da hori laguntzea eta sarerako sarbidean gainkostuak ekiditea. 

Eusko Legebiltzarrak Estatuko Gobernuari eskatzen dio: 

  • Aldatu ditzala Sektore Elektari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeko 9. Artikulua eta 900/2015 Errege Dekretua, helburu hauetarako: 
  • Energia elektrikoa autokontsumitzeko eskubidea aitortzea inolako kargurik gabe, unean kontsumitutako edo baterietan gorde eta gero kontsumitutako energia ez baita uste sistema elektrikoaren gastuak ordaindu edo modu gehigarrian lagundu behar dituenik, sare elektrikoaren erabilerarik egiten ez baitu.
  • Hainbat kontsumitzailek autokontsumo-instalazioak partekatzeko aukera gaitzea, ezinbestekotzat jotzen baita etxeko hiri-eremuan autokontsumoa garatu ahal izateko.
  • Sare elektrikoan energiarik sartzen ez duten autokontsumo instalazioak legalizatzea ezartzea, dagozkion arau teknikoen arabera, jakinarazpen-prozedura bat jarraituz konexio-punturik lortzea eskatu gabe, ezta bestelako tramite administratiborik ere, sare elektrikoaren erabilerarik ez baitute egingo.
  • Autokontsumoari dagokion isun-erregimena egokitzea sektore elektrikoan duen benetako eraginaren arabera.