Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioari eta eskubide subjektiboari ospea emateko eta ezagutarazteko kanpaina indartsua egiteari buruzko legez besteko proposamenari. [11\11\02\01\0127]

Behean sinatzen duten Legebiltzarreko taldeek OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioari eta eskubide subjektiboari ospea emateko eta ezagutarazteko kanpaina indartsua egiteari buruzko legez besteko proposamenari. [11\11\02\01\0127] 

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak onartzen du diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko Euskadiko sistema euskal herritarren solidaritateari esker eraiki dela. 

2.- Eusko Legebiltzarrak diskurtso arduratsuak eta bateratzaileak sortzeko konpromisoa hartzen du. Hala, gorrotoa, arrazismoa edo xenofobia eragiten duten diskurtsoak saihestuko ditu. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio diskurtso bateratzaileak eta inklusiboak erabiltzen jarraitzea, hizkera arrazistaren eta xenofoboaren erabilera saihestuz eta salatuz. 

4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Ikuspegiren eginkizuna bultzatzen jarraitzea eta bere ikerketak eta txostenak ahalik eta gehien zabaltzea. 

5.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko sistema sendotzeko eta hobetzeko adostasun zabala lortu ondoren, komunikazio kanpaina bat egin dezala aldaketa horiek ezagutarazteko.