Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erreformari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0030]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erreformari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0030]

OSOKO ZUZENKETA 

Eusko Legebiltzarrak, Lanbide berrizteari eta modernizatzeari dagokionez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio: 

1.- Lanbide enplegu zerbitzu publikoa berriztu eta eraberritzeari ekin diezaiola. Horretarako, ezar diezazkiola orientaziorako, formakuntzarako eta lan-merkatuan sartzeko funtzioak indartuko dituzten erramintak. Hori guztia, lehentasuna emanez zailtasun nagusiak dituzten kolektiboei lana bilatzen laguntzeari eta laneratzeko ibilbide indibidualizatuak diseinatzeari. 

2.- Berrantolaketa honetan gizarte zerbitzuekin elkarlanari hel diezaiola, izaera sozialeko prestazio ekonomikoak ebaluatzeko eta kudeatzeko. Helburua da hartzaile diren pertsonen lan-aktibazioa eta –integrazioa optimizatzea, gizarte-bazterketa egoeren kronifikazioa ekiditeko. 

3.- Eragile sozial eta ekonomikoekin akordio bat bilatzea, berrizte eta eraberritze horretan adostasun zabala bermatze aldera.