partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Hezkuntza-arloko mahaian Hezkuntza Sailak eginiko proposamena egikaritu eta elkarrizketari bultzada eman beharrari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0263]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Hezkuntza-arloko mahaian Hezkuntza Sailak eginiko proposamena egikaritu eta elkarrizketari bultzada eman beharrari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0263]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
1.- Hezkuntza Sailaren menpeko hainbat kolektiboren lan-baldintzak hobetzeko, dagozkien negoziazio mahaietan negoziatzen eta sakontzen jarrai dezala. Kolektibo horiek dira, besteak beste, irakasle funtzionariak, heziketa-langileak, sukaldeko eta garbiketako langileak.
2.- Negoziazio horretatik ondorioztatutako edukiak bideragarriak izateko berme nahikoak eman ditzala.