partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Justizia Administraziorako prozesu-kudeaketa komunari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0273]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Justizia Administraziorako prozesu-kudeaketa komunari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0273]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
- JustiziaBAT kudeaketa prozesalerako sistema –dagoeneko ezarritakoa- garatzen jarrai dezala, erabat amaitu arte. Helburua da justizia arina eta herritarrengandik gertu dagoena lortzea.
- Kudeaketa prozesalerako sistema komuna, ez bakarra, defendatzen jarrai dezala, dagoeneko Estatu osoan ezarritako kudeaketa prozesalerako sistemen arteko interoperatibilitatean aurrera eginez.
- Bulego judizial eta fiskaletako informatizazio-planetan inplikatutako eragile guztien artean lortutako adostasuna mantentzea.
- Justiziaren administrazioaren alorrean eskumena duten administrazioen arteko elkarlana eta ezagutzaren transmisioa sustatzea.