Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak #25S

Euskal Sozialistek ingurumeneko proposamenak aurkeztu dituzte

Idoia Mendiak nabarmendu ditu Euskal Sozialistek Arabarekin dituzten ingurumen-konpromisoak

1. argazkia
Idoia Mendia, junto a la candidatura alavesa, presenta las propuestas de medio ambiente

Garoña itxi, frackinga debekatu, klima-aldaketari aurre egin... Gai horiek guztiak kaleko aldarrikapen izatetik Eusko Legebiltzarreko proposamen izatera pasatu ziren Euskal Sozialisten Legebiltzar taldearen ekintzari esker.  “Ingurumenari dagokionez, Sozialistok konpromisoa gain hartzen badugu, bete egiten dugu", azaldu du Idoia Mendiak.

PSE-EEko idazkari nagusi eta Lehendakarirako hautagaiak Atarian, Hezeguneak Interpretatzeko Zentroan, egindako ekitaldi batean hartu du parte. Ingurumen arloan sozialistek zer proposamen dituzten aurkeztu du.  Arabako hautagaia, Natalia Rojo, izan da Mendiarekin batera, baita Arabako hautagai-zerrendako ordezkari asko ere.

Euskadi, fracking gabeko lurraldea

Mendiak EAJ kritikatu du, 2012ko hauteskundeetan fracking batailako arrazoi bihurtu zuelako, baina 2016ko hauteskunde-programan ez du hitz bakar bat jaso horren inguruan.  “Euskadi fracking gabeko herrialde bihurtzeko konpromisoa hartu genuen gain. Eta gure ekimenari esker, ez da Euskadiko Aurrekontuetako euro bakar bat erabiliko fracking proiektuetarako”, azaldu du.

Garoña ez da berriz irekiko

Sozialistek ingurumenarekin Araban duten konpromisoa ez da soilik frackingaren ingurukoa, Garoñako zentral nuklearraren itxierarekin ere zerikusia du. Gobernu sozialistak itxi zuen, eta Idoia Mendiak ondoko konpromisoa hartzen du gain: ez dela berriz irekiko.

Mendiak EH Bildu kritikatu du, protesta guztietan egon baitzen, baina Legebiltzarrean “arazoak ebatzi behar zituztenean, abian jarri ezin zen legea aurkeztu zuten”.

Alonso Arabaren aurka

Mendiak PPko hautagai Alfonso Alonso gogor eraso du Konstituzio Epaitegiaren aurrean frackingaren aurkako legeari errekurtsoa jarri dion Gobernukoa delako.  “Garoña atzeko atetik eta arabar herritarren interesen aurka berriz ireki nahi duen alderdiko hautagaia da Alonso”, salatu du.

Aldaketa Klimatikoari buruzko Legea

 

Aldaketa Klimatikoari buruzko Legea onartzeko konpromisoa ere gain hartu du Idoia Mendiak. Lege integrala izango da, isurketak murrizteko helburua izango du eta zenbait betebehar jasoko ditu enpresentzat eta administrazioentzat.

Energia-intentsitate txikia saritzeko zenbait mekanismo ezarriko ditu legeak, eta eragile pribatu zein publikoetan energia berriztagarriak sustatzen lagunduko du.

“Euskadik bere burua berriz asmatu behar du enplegua sortzeko eta ekonomia aldetik hazteko, baina modu jasangarrian egin behar du”, ondorioztatu du.