Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak lan duin, seguru, inklusibo eta berdintasunekoa izateko eskubidea nahi du Europa osoan pertsona guztientzat, Euskadin dagoen moduan

1. argazkia
La candidata socialista vasca a las próximas elecciones europeas, Idoia Mendia, junto a la representación de Comisiones Obreras de Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

Europako Parlamenturako hauteskundeetarako euskal hautagai sozialistak, Idoia Mendiak, adierazi du Europak lan duina, bidezko soldatekin, segurua, inklusiboa eta berdintasunekoa izateko Gizarte Eskubideen Europako Zutabea betetzera behartuko dituzten zuzentarauak onartu behar dituela, Euskadin onartu berria den Euskal Enplegu Legearen bidez dagoeneko aitortu izan den moduan.

Mendia Euskadiko Langile Komisioak sindikatuko ordezkaritza batekin bildu da gaur arratsaldean, Loli Garcia Euskadiko idazkari orokorra buruan dela, PSOEk datozen hauteskundeei begira dituen proposamenak azaltzeko. Kalitateko enplegua da, hain zuzen, Batasunean lehiakortasun ekonomikoa bermatzeko lehen ardatza.

Gizarte Eskubideen Europako Zutabean alor horretan ezarritako printzipioak Legebiltzarrak iragan abenduan onartutako Legean nola jasotzen diren azaldu du buruzagi sozialistak: “hori da Batasunak behar duen aurrerako urratsa pandemiaren krisian enplegua babesteko garatutako estrategia arrakastatsuaren ondoren, Europako Batzordean sozialdemokraziaren presentziari esker aurrera atera izan zena”. “Hori da gaur egun europar eskuina auzitan jartzen ari dena, Vox bezalako alderdi ultraeskuindarren askotariko adierazpenei atea zabaltzen dienean. Ez dezagun ahaztu horiek izan direla PPrekin egindako aliantzaren bidez arituz Pedro Sanchezen Gobernuaren susperraldirako planen aurkako estandartea”, gogoratu du.

Egitateek erakusten dute sozialdemokratok defendatu izan dugun Langabezia Arriskuak Arintzeko Europako Aldi Baterako Laguntza Tresnak (SURE tresna) 30 milioi langile eta autonomo baino gehiagori eta 2,5 milioi enpresa baino gehiagori –gehienak, ETEak– lagundu izan diela 19 estatukide onuradunetan. Espainiak 21.324 milioi euro jaso zituen, eta esan nahi du ia 4,5 milioi langile babesturik egotea 3 urtez ABEEri esker.

Horren haritik, Mendiak azaldu du ez direla Batasunean enplegua babesteko mekanismoak bakarrik hobetu behar, “SURE iraunkor bat”, ingurumenaren eta teknologiaren esparruan emango diren trantsizio sakonen inpaktuaren aurrean sortuko den enpleguaren kalitatean ere sakondu behar dela.