Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak Batasun osoan gutxieneko errentak eta inklusio-politikak bermatuko dituen europar zuzentarau bat defendatu du

Euskadin dagoeneko martxan dauden Aranjuezeko Adierazpena eta Gizarte Eskubideen Europako Zutabearen Adierazpena ez betetzeko dagoen arriskuaz ohartarazi du

1. argazkia
La candidata socialista vasca a las próximas elecciones europeas, Idoia Mendia, junto la cabeza de lista del PSOE para las elecciones europeas, junto a representantes del tercer sector social organizado en torno a Sareen Sarea | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia Europako Parlamenturako hauteskundeetarako euskal hautagaiarentzat, ezinbestekoa da Batasun guztian gutxieneko errentak ezartzeko “hitzetatik ekintzetara eramango duen” zuzentarau bat, bizimodu duin bat ahalbidetuko duten eta pobrezia murriztuko duten gutxieneko errentak eta inklusio-politikak egon daitezen.

Sareen Sarearen inguruan antolatutako hirugarren gizarte-sektoreari helarazi dio Mendiak PSOEren konpromiso hori. Hautagai sozialistak gogoratu du iragan urtean Espainiaren presidentziapean onartu zela Aranjuezeko Adierazpena, hau da, gutxieneko diru-sarreren eta inklusio-politiken programak indartzeko konpromisoa, Gizarte Eskubideen Europako Zutabearen helburuak betetzeko.

“Herrialde batzuk eskuin muturrari atea zabaltzen ari dira beren gobernuetan eta Espainian erkidego gehiegitan ikusten ari garen bezala aplikatzen dituzte beren politikak, eta ezerezean utzi dezakete konpromiso hori. Hala ere, gutxieneko errenta pertsona askorentzat azken segurtasun-sarea dela defendatu behar da. Europari buruz dugun gure asmoan, eskubide sozialak askatasun ekonomikoen maila berean egon behar dira merkatu bakarrean”, azaldu du.

Horren haritik, azken euskal legegintzaldian izan den dinamika eraldatzaileari esker Europak orain arte adostu izan dituen betekizun guztiak betetzearen buruan Euskadi nola egon izan den gogoratu du, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako Euskal Sistemaren Legearen eta Enpleguaren Euskal Legearen onarpenarekin, eta biak ala biak prozesuan parte hartu nahi izan duten gizarte-erakundeekin landu izan direla.

Agintaldi berrirako, berriz, PSOEk Gizarte Eskubideen Europako Zutabearen printzipioak aplikatuko dituen Gizarte Konbergentziaren Esparru bat sustatu nahi du eskuindarrek proposatzen dituzten austeritate-politika berrien mehatxuaren aurrean, eta baita Garapen Iraunkorrerako eta Gizarte Aurrerabiderako Itun bat ere, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuen ildotik gizarte- eta iraunkortasun-helburuak derrigorrez bete beharrezkotzat jarriko dituena. Esparru hori Etxebizitzaren Europar Estrategiarekin osatuko litzateke, lehen mailako arazo bat baita Batasun osoan. Eta Europako Batzordeak finantzatutako Etxebizitza Eskuragarrirako Europako Plan bat eskatuko luke, baliabide gutxiko eta, halaber, errenta ertaineko familientzat, bizitzeko etxebizitza bat ordaindu ezin izateak ez ditzan eraman bazterkeriara.