Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak E9-an botoa PSOEri ematera dei egin du, “eskuin muturra geratzeko gai den bakarrari”

“Uztailaren 23an egin bagenuen, ekainaren 9an ere egingo dugu”, adierazi du PSOEko Azterlan eta Programen idazkari eta Europako Parlamenturako hautagai denak

1. argazkia
La candidata socialista vasca a las próximas elecciones europeas, Idoia Mendia, junto a la tambíen candidata en la lista socialista, Maider Lainez, en el mercadillo de Errenteria | Foto: Socialistas Vascos

Europako hauteskundeetako datorren ekainaren 9an PSOEri emandako botoak bikoitza balio du: “Europa gehiagoan aurrera egiteko eta eskuinaren eta eskuin muturraren motozerrako koalizioa geratzeko”. Halaxe adierazi du PSOEko Batzorde Exekutibo Federalaren Azterlan eta Programen idazkari eta Europako Parlamenturako hautagai denak, Idoia Mendiak, astelehen honetan Errenteriako (Gipuzkoa) Azokara egin duen bisitan.

Azterlan eta Programen idazkariak azaldu duenez, Europako hauek “ez dira beste hauteskunde batzuk gehiago”. “Oso garrantzitsuak dira, asko dugulako jokoan”. Arriskua europar proiektuak “barrutik eztanda egitean datza, horixe egingo dutela agindu baitute PPren eta eskuin muturraren arteko koalizioak”. Mendiak gogoratu du Marine Le Pen-ek, Identity and Democracy  (ID) eskuin muturreko europar taldeko kideak, ultraeskuindarren arteko aliantza bat egitea proposatu diola Giorgia Meloni Italiako lehen ministroari, eta azken horren alderdia ECR Europako Kontserbadore eta Erreformisten Taldean dagoela.

Mendiaren iritziz, horrek indartu egiten du “Europa gehiagoan aurrera egiteko eskuin muturra geratzeak” duen garrantzia. Eta, horretarako, PSOEren boto-papera da “eskuina eta eskuin muturra geratzeko gai den bakarra”. “Iragan uztailaren 23an egin bagenuen, datorren ekainaren 9an ere egingo dugu”, adierazi du.

Aurrerakoi, europazale eta gazte guztiei egiten diegu dei, beren #Botoa sozialisten boto-papera izan dadin, eskuin muturra geratzeko gai den bakarra

U23-an lortu genuen! Lor dezagun E9-an ere!!#EuropaGehiago ??/♥️
@PSOE⁩ pic.twitter.com/5S138pyPXL

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) May 27, 2024

Europako Parlamenturako hautagaiak, halaber, esan du proiektu sozialistak lehen sektorea ere defendatzen duela, “enplegu gehiago eta hobeagoekin, kohesio, justizia sozial, berdintasun eta bizikidetza gehiagorekin eta austeritate, matxismo eta gorroto gutxiagorekin”. PSOEk NPB indartsu bat, kontinentearen klima-errealitate anitzetara moldatzen dena, aldezten jarraituko du datorren legegintzaldian.

“Denok ez gara ari era berean jasaten klimaren aldaketaren erasoa. Nekazariak eta arrantzaleak ari dira gehien jasaten klimaren aldaketaren ondorioak”, erantsi du Mendiak. Eta bukatu den legegintzaldian sozialistek Espainiarentzat NPBtik inoiz baino funts gehiago lortu izan zituztela gogoratu du. “Eta, gainera, gazteei zuzenduta funts berezi batzuk egin ditugu, nekazaritzara zuzendutako izaera sozialagoko funts batzuk, eta genero-ikuspegi oso garrantzitsua txertatu diegu, emakumea landan ere protagonista izan dadin”, esanez amaitu du.