partekatu
Idoia Mendia: “Bost urte hauetan Berdintasunean erdietsitako lorpenak ezerezean gera daitezke eskuin muturra Europako Batzordean sartzen bada”
Europako Parlamenturako hautagaiak genero-indarkeriaren kontrako zuzentarau bat, emakumeak enpresetan egotea bermatzeko araudia edo soldata-arrakalaren kontrako neurriak jasotzen dituen agenda nabarmendu ditu
Cristina Gonzalez: “Aurrerazale eta europazale guztiei eskatzen diegu hautetsontziak boto sozialistez bete ditzatela guk bakarrik borroka ditzakegulako eskuin muturra eta muturreko eskuina”
PSOEko Azterlan eta Programen idazkari eta Europako Parlamenturako hautagai denak, Idoia Mendiak, Europan azken bost urteotan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun arloan erdietsi izan diren lorpenak azpimarratu ditu eta dena “ezerezean” gera daitekeela ohartarazi du, “eskuin muturra eskuinaren eskutik Europako Batzordean sartzen bada”.
Idoia Mendiak Laudioko arabar herrian egin den ekitaldi batean hartu du parte Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEko idazkari nagusiarekin batera, eta “sozialdemokraten bultzadari esker emakumeentzako berdintasunaren borrokan aurreratu izan dugun guztia” azpimarratu du. “Batzorde honek Berdintasun komisariotza izan du lehen aldiz, eta, halaber, berdintasunaren gaineko estrategia bat egon da lehen aldiz Europan, Istanbuleko hitzarmena sinatzera edo legegintzaldi hau genero-indarkeriarekin kontrako zuzentarau bat, emakumeok administrazio-kontseiluetan beharrezko neurrian egoteko araudi bat edo soldata-arrakalaren kontra borrokatzeko neurriak onartuz amaitzera eraman gaituena. “Egindako bide oso hau, lan guzti hori ezerezean gera daiteke eskuin muturra eskuinaren eskutik Europako Batzordean sartzen bada”, ohartarazi du.
Hauteskunde hauek duten garrantzia errepikatu du hautagai sozialistak, “jokoan dagoen guztiagatik”. Horren harira, “azken bost urteotan erakutsi dugu Europa gehiagok arrakastarako aukera gehiago ematen dizkigula, pandemiaren kontrako borrokan ikusi izan zenez, baina baita Ukrainako gerraren ondoren sortu zen krisi energetikoaren kontra ere, Europaren osotasunetik konponbideak bilatuz euskal langileen, familien eta, are, enpresen mesederako”, esan du.
Hori guztia kontuan, dei bat egin die “botoa ematera doazen aurrerazale eta europazale guztiei, boto-paper sozialista aukeratu dezaten, horrek ematen duelako eskuin muturrari galga jarriz lortutako guztiari eusteko bermea”. “Espainiak lezio bat eman zuen orain dela urtebete baino gutxiago, uztailaren 23an, eskuin muturra geraraziz. Europa osoak mirespenez begiratu zigun, berriz ere gobernu aurrerakoi bat eratzeko gauza izan ginelako. Ekainaren 9an berriro hori egiteko gauza izan gaitezela eta Europa pertsonen eta familien norabidean zuzentzen jarrai dezagula nahi dut”, gaineratu du.
Cristina Gonzalezek, bestalde, datorren ekainaren 9an “sozialista guztiei, aurrerakoi guztiei, europazale eta federalista guztiei hautetsontziak sozialisten boto-paperez betetzera” egin die dei, alderdi horrek bakarrik “borroka dezakeelako eskuin muturra eta muturreko eskuina”, haren hitzetan.