partekatu
11:30
RAMÓN RUBIAL FUNDAZIOAREN YOUTUBE KANALA
#IdoiaSarean, hautagai sozialistaren ekimen berria U12ra begirako solasaldiari berrekiteko
- PSE-EEko idazkari nagusiak bideo-konferentzia bat izango du gaur, ekainak 2aren asteartean, Eider Gardiazabalekin Europako Batzordearen plana aztertzeko; Ramón Rubial Fundazioak antolatzen duen “Suspertzerako solasaldiak” sortaren lehen jarduera izango da
PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, #IdoiaSarean ekimena jarriko du abian astearte honetan, ekainaren 2an, gizarte, ekonomia, zientzia edo politika arloko hainbat solaskiderekin harremanei berrekiteko eta topaketa horietatik nahiz lehendakarigaiak gonbidatu gisa parte hartzen duen beste batzuetatik ateratzen diren ondorioak zabaltzeko. Jarduerei astearte honetan emango zaio hasiera, Eider Gardiazabal europarlamentari eta Ramón Rubial Fundazioko presidente denarekin bideo-konferentzia bidez (11:30etik aurrera) izango den hizketaldi batez.
Informazio estaldura:
ASTEARTEA, EKAINAK 2
- 11:30: “Hitz egin dezagun Europaz” topaketa telematikoa Idoia Mendia eta Eider Gardiazabalekin. Zuzenean jarraitu ahalko da Ramón Rubial Fundazioaren youtube kanalean.
https://www.youtube.com/user/FundacionRubialRamon/live
Solasaldi horrek emango dio, hain zuzen, hasiera Ramón Rubial Fundazioak “Suspertzerako solasaldiak” izenburupean antolatzen dituen topaketa zikloari, zeinetan Covid-19aren ondoriozko krisialdiak eskatzen duen susperraldi ekonomiko eta sozialaren hainbat alderdi aztertuko baitira. Eider Gardiazabalekin, europar finantzen ezagutzan nabarmentzen den aditua izaki Europako Parlamentuaren Aurrekontuen Batzordeko kide den aldetik, Europako Batzordeak Ursula von der Leyen bere presidentearen eskutik pasa den astean aurkeztu zuen berreskuratze-plana –750.000 milioi euroko doikuntza aurreikusten du– aztertuko du buruzagi sozialistak.
Aste honetan bertan, ekainaren 5eko ostiralean, Fundazioaren beste topaketa batean hartuko du parte Idoia Mendiak, oraingo honetan Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuohiarekin. Aurrez aurre egingo den topaketa hau Osasun eta Estrategia Institutuaren (SI-Health) zuzendariaren iritziak ezagutzera zuzentzen da. Bengoa medikua da eta Medikuntza eta Kirurgian doktorea, aditua da osasun publikoan eta osasun kudeaketan, zuzendari izana da Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) eta Barack Obama Estatu Batuetako presidentearen aholkulari.
“Suspertzerako solasaldiak” zikloaren jardueren barruan, beste hainbat espezialisten parte-hartzeak ere aurreikusita daude Mendiarenarekin batera, esaterako Fernando Fantova, Sara de la Rica edo Iñigo Calvo, zeinak PSE-EEren urtarrileko topaketetan aritu baitziren. Horiek guztiek koronabirusaren pandemiak ekarri dituen aldaketak eta gizarte- nahiz komunitate-arreta, enplegua, pobrezia edo pertsonaren garapena bezalako alorretan izandako eragina aztertuko dituzte.