partekatu
Alexia Castelo legebiltzarkidearen hitzaldia politika fiskalari buruzko osoko bilkuran
ALEXIA CASTELOREN HITZALDIA
FISKALTASUNARI BURUKO OSOKO BILKURA MONOGRAFIKOA
2018KO OTSAILAREN 14AN
Euskal sozialistok, betiko legez, egokitzat jotzen ditugu zerbitzu publikoak eta ekonomiaren aurrerapena bermatzeko diru-sarreren nahikotasunari buruzko eztabaidak. Euskal sozialistok, betiko moduan, uste dugu zerbitzu publikoen eta ekonomiaren aurrerapenaren inguruan egunero erabakiak hartzen ditugun Legebiltzar hau diru-sarrerei buruzko jarraibideak finkatzeko toki egokia dela.
Are gehiago. Euskal sozialistok berriki berretsi dugu gure nahia dela hurrengo Estatutuak zerga-sistema erabakitzeko gaitasuna gehitzea. Eta zehatz-mehatz aipatuko dut gure autogobernuan kontuan hartzea nahi dugun hori:
“Edozein sistema demokratiko moderno bezala, zerga sistemak erakundeei politika publikoak finantzatzeko behar diren baliabideak emateaz gain, sistemak bermatzen du herritarrei tratu berdina ematen zaiela eta berrantolaketako eta elkartasuneko funtsezko tresna dela. Horregatik, fiskalitateari buruz hartzen diren erabakiek gardentasun eta kontrol demokratiko handia izan behar dute. Hortaz, Eusko Legebiltzarrari zerga-sistema arautzeko eskumena ematea komeni da, lurralde historikoei egokitutako Ekonomia Itunaren Legearen alorrean”.
Espero dut osoko bilkura hau proposatu duten bi taldeek aukera eman dezatela arlo horretan akordio bat egiteko, inori ezer eskatu behar izan gabe. Ezin izango litzatekeelako azaldu monografiko hau behartzea eta gero Legebiltzarrari ukatzea diru-sarrerak xedatzeko eskumena.
Beste zerbaiterako ez badatoz. Eta onartuko didazue beste zerbaitera datozela pentsatzea, beren argudioak entzun eta azken urteko hemeroteka berrikusi eta gero (ez zen beharrezkoa atzerago jotzea).
Zuek ez zarete hona etorri legealdi honetako diru-sarreren marko-programa definitzeko. Zuek hona etorri zarete zuen gaitasunik eza eskusatzeko. Bi aldiz jarraian ez zarete gai izan aurrekontuen baliabide publikoa nola banatu adosteko.
Bi aldiz, urte beran egindako bi eztabaidatan. Diru-sarrerez gogoratu zineten zuen jarrera justifikatu behar zenutenean, akordiorik ez egiteko. Bi aldiz ekarri zituzten ekimenak, mediatikoak azken finean. Hori baitzen bilatzen zutena, aldeak justifikatzea, iritzia azaldu eta politiketan eragin beharrean. Bi aldiz esan genien biekin hitzartzeko prest geundela. Eta bi aldiz bidea irekita utzi zioten PPri. Eta PPk espazio hori aprobetxatu du, horretaz ahazten badira ere nahita.
Nahita ahazten dute duela urtebete, beren botoak PPkoenekin batuz, osoko bilkura monografikoa egiteari uko egin ziotela, “zuen iritziz, ez baitzen toki egokia debate serioa eta sakona egiteko gure sistema fiskalari buruz”. Eta nire buruari galdetzen diot: zergatik aldatu dute jarrera? Edo ez dute aldatu? Gauza bera pentsatzen duzue eta zuen proposamenak interes faltsu eta aitortu ezina du?
Egia esateko, azken urteko eztabaiden ostean ez dut zalantzarik. Ziurtasun horiek guztiak gutxi izango balira, zuek publikoki aurkeztu duzue osoko bilkura monografikoa sozialistei erritmoa markatzeko asmoarekin. Eta esan behar diet berandu doazela. Oso berandu. Lau urte berandu.
Bidezko zerga-erreforma eskatzen dute. Eta hori 2013ko osoko bilkura monografiko batean eztabaidatu eta adostu genuen. Edo ez al dakite erreforma horren bidez aurrera egiteko sakondu zela? Zerk handitu zuen 90.000 euro baino handiagoak diren errenten zerga-ordainketa? Kapital-errenten zerga-ordainketa handitu zuenik? Murriztapenak eta atxikipenak lotu zituela errenta-mailan? Ez. Jakinaren gainean daude, baina nahita uzten dute alde batera.
Ez dute aipatzen hain laidoztatuta dagoen erreforma fiskal (2013koa, eta 2018koa % 90ean) berdina onartzen dutelako gobernatzen duten tokian, hain zuzen ere, Nafarroako erreforma fiskalaz ari naiz. Ez legoke txarto tribuna honetan jarrera koherenteagoa izatea, oposizioan daudenean eta gobernatzen dutenean ez baitute gauza bera esaten.
Osoko bilkura honetara datoz Europarekin batasun fiskala eskatzera, baina hain gustuko dituzten tasa nominal horiez aritzean ez dute aipatzen Europan sozietateen tasa nominala % 22 dela eta gero kritikatzen dute hemen % 24an uztea. Argitu zuen buruak. Ez al duzue eskatzen gure erreferentzia Europako % 22 hori izatea?
Kapitaleko eta laneko errenten hurbilketa bat eskatzera datoz. 2013an jadanik hurbilketa bat egin zela jakinda ere. Bai eta denok partekatzen dugun dualtasun horrek desagertu beharra duela ere, eta zuek, halere, Nafarroan mantentzen duzue. Bide batez, ba al dakizue 10.000 euroko kapital-errentak jasotzen dituen nafar batek egoera berean dagoen euskal zergadun batek baino gutxiago ordaintzen duela? Bitxia, ezta?
Aurrerakoiagoa eta bidezkoagoa al da, adibidez, beren erretiroa lokal baten alokairuarekin osatzen duten pentsiodunen baldintzak zailtzea? Ez ahaztu lokal hori izango dela agian pentsiodunak bizitzan zehar aurreztutakoaren emaitza. Hori proposatzen duzue zuek, errentari handiek, suposatzen dut inbertsio-funtsez edo asimilatuez arituko zaretela, PFEZ ordaintzen ez dutela dakizuelako.
Iruzur fiskalaren aurkako borroka proposatzera zatozte ere bai, gai berria izango balitz bezala. Eta berriz diotsuet, aurten egindako eztabaidetan bezala, 2013an hain zuzen ere gai horri buruz eztabaidatu eta ebazteko proposamenak egin zirela. Edo zalantzan jartzen al duzue arlo horretan egiten ari den lana? Gero helduko diot berriz gai horri.
Baina zuek ez zarete horretarako etorri, ezta? Sozialistak auzietara epatzen saiatzeko zatozte. Baina eragin duzuenez eta lehen entzun ahal izan diguzuenez eta ez diguzuenez entzun, eskerrak emango dizkizuet hogeita hamar minutu hauetan bosgarren aldiz azaltzeko aukera emateagatik.
Behingoaz, egun oso batez, jakin ezazue zertaz hitz egin nahi dugun sozialistok fiskalitateaz ari garenean. Eman iezaguzue aukera gogorarazteko guri asko kostatu zitzaigula lau monografiko egitea bi legealditan, eta azkenean gure helburuetako asko lortu genituela. Ez denak. Asko.
Hau ez da legealdi honetako fiskalitateari buruzko lehen debatea. Otsail bakoitzean bezala, aurrekontuei aurre egiteko gai izan ez zaretenez, debate fiskala aipatzen duzue.
Iritziak alderatu genituen aurreko urteko otsailean lehen aldiz, monografiko bat egoeraren maila berean ez zegoenean. Eta errepikatuko dizuet zer esan nuen debate horren hasieran. Hau esan genizuen:
“Proposatzaileekin ados gaude fiskalitatea tresna erabilgarria dela, gizarte gisa aurrera egitea eragingo duen herrialde-proiektu bat eraikitzeko beharrezkoa, aukera emango diguna herritarren beharrak betetzeko zerbitzu publikoak izateko.
Fiskalitatea tresna garrantzitsuenetako bat da berdintasuna, elkartasuna eta justizia soziala lortzeko eta gizarte bidezkoagoa eraikitzeko; izan ere, administrazio publikoei nahikoa baliabide emateko balio du, eta, horri esker, zerbitzu eta prestazio publikoak manten daitezke, aberastasuna herriaren artean eraginkortasunez banatu daiteke eta enpleguaren hazkundea eta sorrera susta daiteke. Seguruenik, talde gehienak ados egongo dira.
Hain konbentzituta gaude horretaz, non EAJrekin izenpetutako gobernamendu-akordioan gehitu dugun, uste baitugu beharrezkoa dela zerga-sistema ekitatiboa, progresiboa eta nahikoa gordetzea, diru-sarrera eta gastu publikoen arteko oreka egokia bermatzeko.
Sozialistok ez dugu sinesten zergak igotzeari edo jaisteari buruzko debateetan. Egin behar ditugun debateak zerbitzu publikoen eta horiek ordaintzeko moduaren ingurukoak izan behar dira. Eta ordaintzeko moduari buruz, gure jarrera argia da: Denok ordaindu behar dugu eta gehiago ordaindu behar dute gehiago dutenek”.
Horixe esan genuen.
Esan bezala, gure hitza ez da iraungi, eta, hitz berdinak esan ditzakegu titular erakargarririk espero gabe.
Bi hil geroago, aurreko urteko apirila aldera, aurrekontuak onartzen ari ginenean, Elkarrekin Podemosek errekargu fiskalen kontua ekarri zuen. Zegoeneko ez zuten erreformarik behar. Beste kontu bat bururatu zitzaien eta. Eta badakizue sozialistok zer esan genien, gogorarazi berri dizuedan fiskalitatearen kontzeptua errepikatzeaz gain? Bi konpromiso genituela.
Lehenengoa.- Egindako erreformaren emaitzen ebaluazioa egitea. Izan ere, onartzen zenetik hiru urteren buruan lortutako emaitzak, aurreikusitako helburuen betetze-maila eta egindako aldaketen ahalmenak eta okerrak aztertzeko konpromisoa hartu genuen.
Eta, hain zuzen ere, horretan lan egin zuten 4 ogasun euskaldunek. Hori bai, prentsaren aldetik titularrik behar izan gabe, ez eta aitzakiarik jartzeko argudiorik ere, baizik eta gaiak eskatzen duen seriotasunarekin eta zehaztasunarekin.
Bigarrena.- Finkatutako helburuen betetze-mailaren datuak eta ondorioak ikusita, behar ziren aldaketak proposatuko genituen.
Gero gaiaz ahaztu ziren apur bat, ez zizuen kezkatzen, aurrekontu berriak prest egon ziren arte. Aurrean jarri zitzaizkien, berariaz eskaini zitzaizkien, zuekin negoziatzeko eskaintza egin zitzaien berariaz, eta zuek joko berdinera itzuli zineten. Garrantzirik gabeko aitzakiak bilatu zenituzten, eta oportunismoaren bandera atera zenuten. Oraingo honetan sistema osoaren erreformari jo zenioten: kontuak berresteko edo ez berresteko bost egun falta zirenenean mozio bat egin zenuten, eta une horretan baliagarria eta egokia zen osoko bilkura monografikorako bi egun falta zirenean. Eta beste debate bat izan genuen 2017ko abenduan, duela bi hil bakarrik.
Eta badakizue zer esan genuen sozialistok? Zuen diskurtsoaren ildo nagusiekin bat egiten genuela, Europarekin bat egitea, hain zuzen, bai eta iruzur fiskalaren, fiskalitate berdearen, aberastasunaren zerga-ordainketaren aurkako borrokarekin ere, besteak beste. Baina ez genuen bat egiten zehaztapenekin, ustez, komunikabideen aurrean aurkeztu zenituzten horiekin. Gainera, ustez partaidetza-alderdiak izateko, ez dakigu norekin adostu zenituzten, ez eta horien inpaktua nola kalkulatu zenuten ere. Izan ere, 1.600 milioi gehiagoko emaitza zenuten, eta beste batzuek, berriz, 1.250. Ikusiko dugu gaur...
Eta hori guztia aitzakia batekin, gure ustez, zerbitzu publikoei eusteko baliagarria izan behar duen debate batekin zerikusirik ez duenarekin. Zuentzako, aldiz, zuen diskurtsoa eta konpromisoari diozuen beldurra apaintzeko balio du soilik.
Ordaintzaile txarraren aitzakia, eragiteko atea irekita izan duenarena eta zikindu nahi ez izateagatik uko egin dionarena. Zuek ez zenuten hitzarmenik egin nahi izan, beraz, ez duzue zilegitasunik hona etortzeko inori auzietara epatzeko.
Politikan oso gomendagarria den gauza bat dago, hemen beste ezertarako ez bazaudete. Errealitate-printzipioa da. Azalduko dizuet: herritarrek ez badizute nahikoa konfiantza ematen zure hauteskunde-programak dioena betetzeko, saia zaitez gehitzen, zure hauteskunde-programak finkatutakoaren norabidean eragiteko.
Eta gureak, 2009koak, 2012koak zein 2016koak argi eta garbi dio fiskalitatea elkartasunerako tresna dela. Tresna horren bidez gizarte baten kide gara, eta gizarte horretan batera kudeatzen ditugu aurrerapena eta ziurgabetasunak. Gizarte horretan kargak bakoitzaren aukeren arabera banatzen dira; eta baliabideak bakoitzaren beharren arabera.
Gure ekarpen guztietan, gure diskurtso guztietan, badakit erreferentzia gisa dituzuela, entzungo diguzue fiskaltasunak hiru helburu bete behar dituela:
- Baliabideez hornitzea zerbitzu eta prestazio publikoak mantentzeko. Hau da, berdintasuna eta elkartasuna bermatzeko.
- Aberastasuna herritarren artean banatzeko. Hau da, justizia sozialarekin aritzeko.
- Eta ekonomiaren modernizazioa eta hazkundea bultzatzeko. Hau da, aurrerapen kolektiboa bilatzeko.
Ez dugu diskurtsoa aldatu beharrik. Zertarakoa ez da aldatzen. Eta 2013an hori erreforma bihurtu genuen. Haren bidez, gainera, 1.500 milioiko murriztapenak enplegurako gastu eta laguntza sozial bihurtu genituen; bai eta 1.700 milioi euroko aurrekontu-hazkunde ere arlo horietan. Aukera eman zigun murriztapenak berrantolatzeko, eta horrela, zerbitzu publikoak sendotzeko. Aukera eman zigun oraina kudeatzetik etorkizunerako erreforma handiak kudeatzera igarotzeko. Aukera eman zigun 9.500 milioi euroko aurrekontua izatetik 11.500 milioikoa izatera heltzeko. Aukera ematen digu gaur egun, Finantzen Euskal Kontseiluaren ostean, gordekin bat izateko, haren bidez, gure betekizunak betetzeko, gastu soziala handitzeko eta inbertsio berriak aurreikusteko.
Erreforma fiskala egina dago. Eta funtzionatzen du, eta funtzionatzen duen zerbait ez da aldatu behar. Bidezkoagoa da, aurrerakoiagoa, eta ez zien eraginik egin lan-errenta ertainei eta txikiei. Baina zerbait egin behar zen oraindik. Sozietateen gaineko zerga hobetu behar zen, gure enpresek ere jasandako krisi ekonomikoaren oztopoek baldintzatuta. Eta horretan ari gara orain. Zerga espezifiko hori zuzentzen, enpresek ordaindu behar duten hori. Eta gehiago ordainduko dute, jaun-andreok, gehiago bilduko baita.
Eta egiten ari gara, nahiz eta PP, Podemos eta Bildu bereziki eroso dauden puntu nominalak igotzearen eta jaistearen inguruko eztabaida sinple horretan. Defendatzen dute ez dagoela toki hoberik dirurako herritarren poltsikoa baino, eta ahaztu egiten dute herritarren eskubideei arreta emateak duen kostua. Eta enpleguan, produkzioan eta herrialdearen modernizazioan inbertituz eragiten den etekina konfiskatzea defendatzen dute.
Sozialistok ez dugu debate hori egin nahi. Eta berriz diogu: egin nahi dugun debate fiskala izatea erabaki dugun zerbitzu publikoen bermeari buruzkoa da, gizarte kohesionatu gisa definitzen gaituena. Aurrerapen ekonomikoari lagundu behar dio fiskalitateak, betiere justiziari, ekitateari, progresibitateari eta eraginkortasunari arreta emanez.
Horregatik, gure hauteskunde-programan ez dugu tasa nominalez hitz egin, ez eta EAJrekin egindako gobernamendu-akordioan eta gure ponentzia politikoan ere. Hori ez baita inoiz izan gure debatea. Gure hauteskunde-programak eta gure ponentzia politikoak, azken kongresuan onartutakoak, diote debateak zerbitzu publikoei eusteko diru-sarreren nahikotasunari buruzkoa izan behar duela, eta gehiago duenak gehiago ordain dezan, zenbait gauza aldatu beharko direla. Horren alde egiten dugu, besterik ez.
Gure hautesleekin dugun konpromisoa (Bollain jaunari hainbeste kezkatzen diona), sozietateen gaineko zergari dagokionez, honako hau da:
- “Sozietateen gaineko zergaren hobariak berrikustea, murriztea edo kentzea, kalitatezko enplegurik sortuko ez badute, ingurumena babestuko ez badute, eraginkortasun energetikoa hobetuko ez badute edo mezenasgo kulturaleko jarduerarik hobetuko ez badute”. Eta horixe bera egin dugu.
- “Sozietateen gainerako zergaren kuota efektiboaren gutxienekoa ezartzea zerga-egitatearen % 18an”. 17n utzi dugu, eta EAJrekin urrian egindako aurreakordioan ezin izan genuen 13tik mugitu. Bide batez, bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan duela urtebete proposatu zuen puntuan utzi dugu.
Beraz, osoko bilkura hau eragin dutenei soilik gu txarto uzteko eta existitzen ez den ordezko itun baten itxurak egiteko, esango diet ez dagoela norabide-aldaketarik ez atzerapenik ere. Konpromisoa hartu genuen eta bete dugu, eta, bide batez, Bilduk eta Podemosek Nafarroan egindako erreformaren oso antzekoa da, tasa nominalarengatik izan ezik. Jakingo duzuenez, tasa hori ez da ia enpresa batek ere ez duena ordaintzen (are gehiago, argitaratutako azken datuen arabera, Nafarroan % 15 ordaintzen dute enpresek, estimaziorik aldekoenari helduta), eta nik dakidanik zuek han harro agertu zarete erreforma horrengatik.
Bollain jaunarentzako totem bat den katedradunaren hitzei erreparatuz gero, finkatutako norabidea egokia da, adituaren hitzetan, “tasa jaisteko eta atxikipenak kentzeko aukerarik al dago? Bai. Efizienteagoa da ekonomikoki? Bai, efizientzia ekonomikoak eskatzen duelako enpresa guztien etekinak kargatzea jarduera guztietan. Tasa jaistea eta zerga-egitatea berriz diseinatzea posible da atxikipenak kenduz eta beste aldaketa batzuk eginez, zerga eraginkorragoa egiteko eta kantitate bera biltzeko. Bollain jauna guru fiskalaren hitzetan, tasa nominala ez da garrantzitsua, tasa efektiboa baizik. Eta sozietateen gaineko zergaren aldaketak horretan jarri du arreta. Hainbatetan errepikatu da, eta uste du uler dezakeela, nahiz eta gero tasa nominalaren diskurtso sinplea egiten duzun.
Hitzarmenak bilatuz lortu dugu orain arte baino askoz enpresa gehiagok ordaintzea, edozerengatik hobariak jasotzen zirenez, orain arte salbuetsita zeuden enpresa askok ordaintzea. Eta sinetsi ez baduzu nahi, gehiago bilduko dugu. Ez iezaguzue sozialistoi galdetu zergatik dagoen pozik PP. Begiratu zuen aulkiei: zuek ireki zenieten akordio librea egiteko bidea.
Nik esango dizut zergatik gauden pozik sozialistak: herrialde honetan bat egiten duen ezker bakarra garelako herritarren beren eskubideak finkatu eta handituko direla bermatzen dien fiskalitate bidezkoagoa lortzeko.
Ezkerra garelako egiten dugu, zerbitzu publikoetarako zerga-bilketa bermatzen dugunok. Baina, eragin horri esker, inbertitu eta enplegua sortzeko enpresek eskatzen diguten egonkortasuna emateaz gain, euskal gizarteak, ezkerrekoak omen diren beste alderdi batzuei bozkatzen dietenek barne, eskatzen duen egonkortasuna ematen duen ezkerra gara.
Eta, bidez batez, ez ezazu ahaztu 2013ko erreforma fiskalaren parte zarela; zalantzan jartzen duzun horrena, guretzat, berriz, funtsezkoa dena (2018an ere bai). Eta zuek indarrik gabe utzi nahi duzue: iruzur fiskalaren aurkako borrokaren aldaketa nabarmena.
Bai. Ia bakarrik egin genuen borroka hori sozialistok. Denbora luzean zehar fenomeno hori aldarrikatu behar izan genuen basamortuan. Sozialistok, aurrekontu-mandatu baten bidez (horretarako ere ikasi behar dute batzuek negoziatzen, beste hainbatetan esan diedan legez), txostena eguneratzea lortu genuen. Eta orain txosten horretara jo dezakete. Sozialistok proposatu genuen eta lortu genuen administrazioen arteko lotura eta datuak egiaztatzea, saihesteak ekiditeko eta iruzurra eraginkortasun handiagoarekin detektatzeko.
Eta guk lortu genuen lehen aldiz sortzea zerga-iruzurraren aurkako batzordea. Bai, beste batzuek behatoki deitzen duten hori. Funtzionatzen duen batzordea, legebiltzar honi ekintzen eta emaitzen kontuak ematen dizkiona aldizka, informazio-sarea Espainiatik at hedatzen ari dena, kapital-ihesa detektatzeko. Zor dutena ez ordaintzeagatik zerbitzu publikoen eta guztion eskubideen aurka atentatu egiten dutenei mugak ezartzen ari zaie batzordea. Iruzurraren aurkako borroka lehentasunezko gaia izango da sozialistentzat euro denak ordaindu arte.
Amaitzeko, hasierara itzuliko naiz.
Sozialistok uste dugu diru-sarrerak eta gastuak ezagutu behar direla beti, eta konpromisoa hartu dugu 2013ko erreforma handia berriz ebaluatuko duen berrikuspen bat egiteko. Eraginkortasuna ebaluatzeko eta baloratzeko, eta hutsuneak zuzentzeko. Horretan ari gara.
Momentuz ikusi dugu 2013an finkatu genuen erreforma emaitza onak izaten ari dela herritarrentzat, eta hori islatzen ari da zerbitzu publikoetan eta enpresen hazkundean. Horrek aukera eman digu politikak egiteko, desberdintasun sozialak, ekonomikoak eta lanekoak zuzentzeko. Horretarako baita fiskalitatea.
Baina zuek ez zarete horretaz eztabaidatzeko etorri. Beren frustrazioa azaltzera etorri dira, 2017an bi aldiz aukera galdu baitzuten euskaldunen bizitzan eragiteko. Eta ez dute onartu nahi, zuek gorabehera, Nafarroan sortu duzuen ereduaren antzeko bat dugula. Are gehiago, ezkutu fiskala mantentzen duzue, hemen deabruaren gisa hartzen dena. Erabaki behar duzuenean ez dago hainbesteko alderik.
Hori da errealitatea. Batzen ez duten horiekin ez bada akordiorik egin nahi ez duzuenez, guk enpresa gehiagok eta diru-sarrera handiagoak dituztenek gehiago ordaintzeko akordioa babestuko dugu, atxikipenetara eta konpentsazioetara mugatzeko, eta kalitatezko enplegua eragiteko eta bultzatzeko lehentasunezko helburuarekin lotutakoak suspertzeko (kontratu mugagabeekin ez ezik, horregatik batzen zaio atxikipena langile berri horiei ordaindu beharreko gutxieneko soldatari).
Eta Ganbera honetan eztabaida horri berriz ekiteko interesa duzuela ikusita, autogobernua hobetzeko ekarpenetan gehitu ez duzuenez, gurekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu, benetako interes zintzoarekin Legebiltzar honek finka dezan diru-sarrera fiskaletarako estrategia erkidea.
Sozialistok akordio hori egiteko lan egiten jarraituko dugu.
Gaur, momentuz, harro sentitzen gara herritarrei esan ahal diegulako erreforma fiskal bidezkoari, eraginkorrari eta efikazari esker, iruzur fiskalaren aurka borrokatu ahal dugula, gure osasun- eta hezkuntza-sistemak indartzeko baliabide gehiago ditugula, DSBE hobetu dezakegula oraindik behar dutenentzat eta herrialdearekin konpromisoa hartzen duten eta lanpostuak sortzen dituzten enpresei lagundu diezaiekegula.
Eta harro gaude, halaber, euskaldunei lasaitasun eta ziurtasuneko egoera eskaintzeko erabakia hartzeagatik, herrialdea eraldatu eta XXI. mendearen trenean igotzeko lasaitasuna eta aukera behar dira eta.
Fiskalitateaz ari garenean, horretaz ari baikara. Ez gara ari beren burua ezkerraz apaintzen duten horiek zein onak direnez. Beren eserlekuak herritarrentzako baliagarria izan behar duela ahazten dute gainera.
Fiskalitateaz hitz egitea herritarren beharrei erantzutea da eta eskatzen dituzten zerbitzu publikoak ematea. Fiskalitateaz hitz egitea da herrialdea gizarte bidezkoagoa eta kohesionatuagoa egingo dituen proiektuak eraikitzeko tresna erabilgarri bat lortzea.
Eta ez izan zalantzarik, gu horretarako gaude hemen, ez berriz, tontakerietarako.