partekatu
Patxi Lopez, Rafaela Romero eta Javier Hurtado izango dira PSE-EEren hautagaitzako buruak A29-ko hauteskunde orokorretan
Daniel Senderos, Alberto Albistegui eta Txema Oleaga izango dira Senaturako zerrendaburuak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian Hiru lurraldetako exekutiboek onartu dituzten proposamenak gaur arratsaldean bertan berretsiko dituzte Batzorde Probintzialek
Patxi Lopez, Rafaela Romero eta Javier Hurtado izango dira Diputatuen Kongresurako PSE-EEren hautagaitzako buruak Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, gaur arratsaldean bertan probintzietako zuzendaritzek dagokien Batzorde Probintzialei aurkeztuko dizkieten proposamenen arabera. Kongresuen arteko organo gorenek berresten dituztenean, zerrendek eta gainerako hautagaitza sozialistek behin betiko onarpena jasoko dute PSOEko Batzorde Federalak Madrileko Fuenlabrada herrian urriaren 17ko larunbat honetan egingo duen bilkuran. Gauza bera gertatutako da Senaturako hautagaitzei dagokienez, zeinetan Araban Daniel Senderos, Gipuzkoaan Alberto Albistegui eta Bizkaian Txema Oleaga izango baitira buruan.
PSE-EEk hiru lurraldeetako errealitatea sakon ezagutzen duten pisu politiko nabarmeneko profilen alde egin du. Bizkaian, Patxi Lopez Diputatuen Kongresuko egungo bozeramaile dena eta lehendakari izandakoak errepikatu egingo du zerrendaburu gisa. Maria Guijarro egungo Berdintasunerako eta Emakumeen kontrako Indarkeria Desagertzeko idazkariak eta Gabriel Arrue Euskadiko Ezkerreko Gazteen idazkari nagusi eta amaitzera doan legegintzaldi honetan ere diputatu izan denak lagunduko die.
Gipuzkoako hautagaitzan, berriz, Rafaela Romero izango da berriro lurralde horretako zerrendaburu, azken legegintzaldian diputatu izan eta gero. Horrek eskarmentu handia ekarri izan dio etxebizitza, garraioak edo berdintasuna bezalako gaietan. Berritasunik azpimarragarriena hauxe da, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi, lehen ahaldunorde nagusi eta Gipuzkoako Jasangarritasuneko foru diputatu ere badena zerrendan agertzen dela, goreneko erantzukizun-mailaren alde egindako apustu garbia izanik. Lore Suarez gipuzkoar exekutiboaren Lurralde Antolaketako zuzendaria agertzen da hirugarren postuan.
Araban, bere aldetik, Javier Hurtado Arabako idazkari nagusia izango da zerrendaburu. Sei urtez Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu izan den Javier Hurtadoren hautagaitza kudeaketan eskarmentu handia duen profil politiko sendo bat da. Ana Lopez de Uralde Gasteizko Udaleko zinegotzia eta Igor Salazar Arabat sozietate publikoaren zuzendari-gerentea izango dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren tokian.
Senaturako zerrendaburu direnen artean, Txema Oleaga Goi Ganberako kide izan da legegintzaldi honetan, eta Daniel Senderos Kongresuko diputatu izan da. Alberto Albistegui, bere aldetik, Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile sozialista da 2024. urtetik. Paula Somalo eta Adolfo Lander arabar senatariek errepikatu egiten dute zerrendetan.