partekatu
• AGERRALDI ESKAERA
Jardunbide egokien eta ustelkeriaren aurkako bulegoa sortzeko lege-proposamena (11/09/02/02/00022)
Behean sinatzen duten Legebiltzar Taldeek, Ganberako indarreko Erregelamenduaren babesean, honako agerraldi hauek eskatzen dituzte, Jardunbide egokien eta ustelkeriaren aurkako bulegoa sortzeko Lege-proposamenaren gainean:
- Arartekoa, edo ordezkatzen duena.
- Euskal Autonomia Elkarteko Fiskaltzaren ordezkaria.
- Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria, edo ordezkatzen duena.
- Herri Kontuen Euskal Epaitegiko ordezkaria.
- EUDELeko presidentea, edo ordezkatzen duena.
- Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Nagusiaren Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-ordezkariak.
- Rafael Jiménez Asensio, Zuzenbidean doktore eta unibertsitateko irakaslea.
- Inmaculada Jurío Macaya andrea, Nafarroako Gobernuko Justizia eta Barne Saileko zuzendari nagusi ohia.
- Arantza Izurdiaga Osinaga andrea, EHBILDUko parlamentari ohia Nafarroako Parlamentuan.