Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA

Legez Besteko Proposamen hau aurkezten dute, Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Batzordean eztabaidatzeko, Ostiral Santuko akordioak bermatzeari buruz.

Iñaki Aguirre Arizmendi Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkide eta bozeramaileordeak, Oihana Etxebarrieta Legrand EH Bilduko legebiltzarkide eta bozeramaileordeak,  Iñigo Martinez Zaton Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak eta José Antonio Pastor Garrido Euskal Talde Sozialistaren legebiltzarkideak eta bozeramaileak, indarrean dagoen Erregelamendua baliatuz, honako Legez Besteko Proposamen hau aurkezten dute, Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Batzordean  eztabaidatzeko, Ostiral Santuko akordioak bermatzeari buruz.

ZIOA

Gatazka egoeretatik atera nahi izan duten herrialdeentzako eredugarria izan da Irlandako bake prozesua.

Apirilaren 10ean 1998ko Ostiral Santuko Akordioaren hogeigarren urteurrena ospatuko da. Akordio horrek berdintasuna eta diskriminazioaren amaiera agindu zuen Ipar Irlandan, eta bide baketsutik konstituzioaren aldaketarako aukera zabaldu zuen.

Brexit delakoa Ostiral Santuko Akordioen kontrako mehatxu argia da, eta, beraz, Irlandako bake prozesua garatzen jarraitzeko oztopo nabaria bihurtu da.

Hori kontuan hartuta, honako legez besteko proposamen hau aurkezten dugu:

 LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA 

1.- Legebiltzarrak Irlandako eta Erresuma Batuko Gobernuei eskatzen die, Ostiral Santuko Akordioaren bermatzaile diren heinean, Akordio horren ikuspegia defendatu dezatela. Halaber, eskatzen die akordioa nazioarteko hitzarmen lotesle gisa bere osotasunean bete dadila berma dezatela, instituzioak oinarri sostengarri eta sinesgarri batean garatuko direla bermatzeko.

2.-Legebiltzarrak Europako Batasunari eskatzen dio Akordioaren garapena bermatu dezala.

3.- Legebiltzarrak Europako Parlamentuaren Adierazpena babesten du, zeinak adierazten duen “1998ko Ostiral Santuko Akordioa bere osotasunean eta Ipar Irlandako herriaren eskubideak bermatze aldera, Erresuma Batuak Irlandako irlaren mugaren gogortze bat eman ez dadin hartutako konpromisoa bete beharko du. Horretarako, EBrekin izango dituen harremanak definitzeko negoziazioetan neurri zehatzak proposatuko ditu, Ipar Irlandarentzako neurri konkretuak aurkeztuz” -hala nola, Irlandaren esparruaren baitan iparrarentzako estatus berezi bat ezarriz-, “edo Batasunaren baitako araudi moldaketa etengabe bat bermatuko du”.

4.- Legebiltzarrak eskatzen du Erresuma Batua Europako Batasunetik ateratzeko egiten diren negoziazioetan aintzat har daitezela, ondorio ekonomiko eta komertzialez gain, EBko biztanle diren eta lurralde britainiarrean bizileku duten pertsona komunitario eta estrakomunitarioen eskubideen babesa.