partekatu
PSE-EEren eta EAJ-PNVren arteko aurreakordioa Euskadin koalizio gobernua eratzeko
PSE-EEren eta EAJ-PNVren agintari gorenek, asteburu honetan, gobernu egitasmoari eta gobernu egiturari buruzko aurreakordioa adostu dute, alderdi biek bihar, astelehenez, bakoitzaren erakunde gorenetan aurkeztuko dutena, hau da, Sozialisten Komite Nazionalean eta jeltzaleen Aberri Batzarrean, beren onespena eman dezaten.
Aurreakordio hau esandako erakunde bietan onartzeak suposatuko du PSE-EEren bederatzi legebiltzarkideek baiezko botoa emango diotela Iñigo Urkulluren hautagaitzari eta, honen inbestidurak aurrera egiten badu, era berean ahalbidetuko da koalizio gobernua eratzea.