partekatu
• ZUZENKETAK
Euskal Autonomia Erkidegoan energia berriztagarriak bultzatzeko neurriei buruz
ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarra jabetuta dago Energia Berriztagarrien Lurraldeko Plan Sektorialaren bideragarritasunak eta eraginkortasunak adostasun handia behar dutela gauzatu ahal izateko. Hori dela eta, Trantsizio Energetikoari buruzko Herri Hitzarmen baten alde egiten du, erakundearteko akordioaren eta akordio sozialaren bitartez alor horretako akordioak gauzatzea bermatuko duena.