partekatu
• OSOKO ZUZENKETA
lkus-entzunezkoen arloan jauzia ematearen inguruan
1. Eusko Legebiltzarrak EITBek martxan jarri duen PRIMERAN plataformaren balorazio oso baikorra egiten du, euskarazko eta euskal ikus-entzunezko edukietarako irismena erraztu, ingurune digitalean euskararen presentzia handitu, eta orohar, euskararen biziberritzeari ekarpena egingo dios heinean.
2. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio ikus-entzunezkoen alorra indartzeko, sistema bezala funtzionatzeko dauzkan aukerak garatu eta aztertu ditzala, sorkuntzan, ekoizpenean eta hedapenean Euskadin ditugun baliabideak elkarreraginean jarriz.
3. Eusko. Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, ikus-entzunezko alorreko laguntzak eta tresnak garatzen eta hobekuntzak txertatzen jarrai dezala, urteroko euskal sorkuntza eta ekoizpena aberastuz.