partekatu
• ZUZENKETAK
Bilboko Zabalburu ikastetxeko Logistika eta Garraioa zikloan A eredua bermatzeari buruz
OSOKO ZUENKETA
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen Euskadiko Lanbide Heziketako 4/2018 Legean oinarrituz bermatu dezala euskal hizkuntzaren presentzia normalizatua lanbide heziketaren sisteman, hizkuntza alorreko xedapen orokorrak aplikatuz, hezkuntza-jarduerak egiten dituztenek bi hizkuntza ofizialak modu egokian menperatzeko, horretarako euskara eta gaztelaniaren eredu elebiduna zabalduz.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, lanbide heziketako hizkuntza planifikazioaren esparruan, eta ikastetxe bakoitzaren hizkuntza ereduaren egitura errespetatuz, jarrai dezala A ereduaren eskariari erantzuna ematen, eskari hori dagoen neurrian