partekatu
• ZUZENKETAK
Osasun publikoan eta COVID-19 txertoetan inbertitzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
1.- Hurrengo aurrekontuetan, 2020-2024 Gobernu Programan hartutako konpromisoak sartzea. Konpromiso horiek lehen mailako arreta indartzeari buruzkoak dira, eta laguntza integrazioan aurrera egitearekin batera, Osasun Publikoari buruzko Legea onartzea dakar, plantilla handitu eta azpiegitura berrietan inbertsioak egitea, bai eta behar duten oinarrizko laguntzako zentroak birmoldatu eta eraberritzea ere.
2.- Osasun Publikoaren Legearen esparruan, sortzen ari diren gaixotasun infekziosoen eragina eta horiei aurre egiteko hartu beharreko neurriak eta politikak aztertuko dituen diziplina anitzeko organo aholku-emailea eratzea.