partekatu
• ZUZENKETAK
ETA erakunde terroristako kideei harrera, goraipamena eta omenaldia egiteko ekitaldiak eragozteko neurriak hartzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak baztertu egiten ditu espetxetik irtendako ETAko presoei handikeriz aitortza-ekitaldiak egitera, eta horiek antolatu eta sustatzen dituztenei eskatzen die bertan behera utz ditzatela biktimekiko eta haien senideen minarekiko sentsibilitateagatik, iraganaren memoria kritikoarekiko errespetuagatik, eta bizikidetza adiskidetsua eraikitzea laguntzeagatik.
- Eusko Legebiltzarrak eskumena duten botere publikoei berresten die beharrezkoa dela terrorismoaren eta giza eskubideen urraketen biktimei zor zaien aitortza-, egi-, justizia- eta erreparazio-politikak bermatzea. Horretarako, ezabatu ditzatela pairatutako bidegabekeriak zein eragin lekizkiekenak, eta era berean, eurekiko irainak, humiliazioa eta berbiktimizazioa ekidingo duten neurriak har ditzatela.