partekatu
• ZUZENKETAK
Osakidetzako 2016-2017 lan eskaintza publikoan errepikatu beharreko azterketen ebazpenak indargabetu eta moldatzeari buruz.
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzen dio:
- Beharrezko diren neurri guztiak har ditzala Osakidetzako 2016-2017 Lan Eskaintza Publikoko hautaketa prozedura lehenbailehen burutu ahal izateko gardentasunez, berme guztiekin, betiere, indarrean dagoen legedia betez, berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatuz Osakidetzan lan egiteko profesional onenak aukeratzeko helburuarekin.
- Egin dezala proposamena gaur egungo Lan Eskaintza Publikoen eredua hobetzeko neurriekin; hartara, kanpoko adituen laguntza kontuan hartu beharko du.
- Hobetzeko neurri horiek guztiak legebiltzarreko Osasun Batordean aurkeztu beharko ditu.