Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Konstituzioaren jabetza pribaturako eskubidea bermatuko duen eta etxebizitzen legez kanpoko okupazioa eraginkorki borrokatuko duen lege bat onartzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak hau erabaki du:

  1. Konpromisoa adierazten du krisi honi gizarte kohesionatuago baten modura eta Ongizate Estatu indartu batekin eta dauden desberdintasunak murriztuta aurre egitea ahalbidetuko duten neurriak hartzen joateko beharrarekin.
  2. Eusko Jaurlaritzari eskatzea indartzen eta sustatzen jarrai dezala honako helburu hauek dituen etxebizitza-politika bat:
  • Etxebizitza egonkorren parke publikoen garapena areagotzea.
  • Prezio duineko etxebizitza baterako eskubidearen egiazko gauzapenean urratsak ematea.
  • Interes orokorreko zerbitzu publiko bat izango den etxebizitza-politika arautzen urratsak ematea.
  • Etxebizitzaren funtzio soziala blindatzea.
  1. Eusko Jaurlaritzari eskatzea susta dezala Etxebizitzaren Gizarte Itun berri bat, helburua etxebizitzarako den eskubide subjektiboa garatzea izango duena, eta, horrekin batera, etxebizitza duin, egoki eta eskuragarri baterako aukera ahalbidetzea hori lortzeko behar diren baliabiderik ez duten pertsonentzat, etxebizitzaren funtzio soziala eta alokairuko etxebizitzen promozio publikoa sustatuta, birgaitzeak bultzatuta eta etxebizitza hutsak aktibatuta.