partekatu
• ZUZENKETAK
Kirolean emakumeen eta gizonen artean dagoen arrakalari buruz
OSOKO ZUZENKETA
“Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
1.- Euskal kirol federazioei ematen dien laguntzen baitan, sar ditzala klausulak eta irizpideak emakumeak kirol federatuan sartzea bultzatzeko.
2.- Euskal Federazioen Batasunarekin elkarlanean, formakuntza eta sentsibilizazio-kanpainak egin ditzala euskal federazioetan berdintasun-estrategiak ezartzeko.
3.- Gidak eta azterketak egin ditzala, emakumeen inkorporazio osoa ematen laguntzeko, ez bakarrik kirolaren eremuan, baita zuzendaritza eta sektoreko zuzendaritza eremuetan ere”.