partekatu
• ZUZENKETAK
Produktuak esportatzen dituzten euskal enpresen lehiakortasun-plana egiteari buruzkoa
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak honako hau eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari:
-Sektorearekin lankidetzan, nazioartekotzeko laguntza-programetan lanean jarraitzea, atzerriko merkatuetan lehiakortasuna indartzeko.
-Enpresa esportatzaileei kanpo-merkataritzan prestakuntza handiena duten emakumeak eta gizonak trebatzen laguntzea.