partekatu
• ZUZENKETAK
Erakundearteko koordinazioarekin erlazionatzea lan baldintzak kontrolatzeko eta lan arloko araudia betetzeko Euskadin.
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Lan eta Justizia Sailari eskatzen dio:
- Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren bidez –hori da lan-baldintzak ikuskatzeko eta kontrolatzeko eskumena duen bakarra- jarrai dezala kanpaina handiak egiten aldi baterako edo lanaldi partzialeko kontratuak berrikusteko. Kanpaina horiek emaitza benetan onak lortzen ari dira.
- Jarrai dezala Lan Ikuskaritzako Zerbitzuak indartzen. Helburua da funtsezko tresna izaten jarraitzea, bermatzeko bai kalitatea, bai laneko legeak betetzen direla.