partekatu
• ZUZENKETAK
Tolosaldeko Erakunde Sanitario integratuaren eraketaren ezaugarriak adosteko mahaia sortzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Osasun Sailari eskatzen dio:
- jarrai dezala Tolosaldeko herritarrei osasun arreta publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa bermatzen, eta jarrai dezala beharrezko neurriak hartzen, bermatzeko eskualde horretan ematen den osasun arretaren baldintzak gure Erkidego Autonomiko beste ESIen baldintzen parekoak izatea.
- lanean jarrai dezala Tolosaldeko ESIaren osasun-eskaintza hobetzeko. Horretarako, ematen diren premia berriak eta datozen erronkak aztertu ditzala, osasun-jarduera onenak txertatuz. Era berean, Osasun Sailari eskatzen diogu azterketa bat egin dezala, premia horiei buruzko analisiak eta ondorioak jasoko dituena, eta behin amaituta, Ganbera honetako Osasun Batzordean aurkez dezala.