Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Euskadiko zaintza-sistemari buruzko ponentzia bat sortzearen gainean

OSOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eta gainerako erakundeei eskatzen die kanpainak egin ditzatela zaintzek duten balio soziala aitortzeko. Berdintasunean oinarrituriko gizarte baterantz aurrera egiteko, ezinbestekoa da zaintza-lanak ikusgarri egitea, besteak beste, herritarren artean  gizonei eta emakumeei esleitzen zaizkien zaintza, rol edo funtzioei buruz hausnartzeko.
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bete dezala Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko 126/2019 Dekretuari buruzko 27/2019 Mozioaren inguruan hartutako erabakia.
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bete dezala Emakundek euskal emakume pentsiodunen egoera aztertu eta emakume horien bizi-baldintzak duintzeko ekintza-plan integral bat aurkezteari buruzko 99/2018 Legez besteko Proposamena dela eta hartutako erabakia.
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio prestatu dezala, ahalik eta lasterren, zaintzaile ez-profesionalen estrategia, zeinak jasoko baitu bai oraingo egoeraren azterketa bai aurrerantzean  ezarri  behar  diren  neurriak,  jardute-kronograma  batekin eta  aurreikusitako  aurrekontu-kontsignazioarekin. Estrategia horrek paradigma berri bat bultzatuko du, zeinaren  bidez  erantzun  ahal  izango baitzaio laguntzarekin  eta  haien  bizi-proiektua  arriskuan jarri gabe zaintzeko prest dauden gizon-emakume zaintzaileen belaunaldi berri bati, horretara bideratzen den laguntza formala eta zaintzaileei atseden eta laguntza emateko zerbitzuak indartuz, eta gizonak zaintza inplika daitezen sustatuz.  strategiak printzipio  hauek bete beharko ditu: 
  • Integrala eta dimentsioaniztuna izatea eta erakundearteko eta sailarteko ikuspegia izatea.
  • Ikuspegi berritzailea txertatzea.
  • Zaintzailea bera eskubidedun subjektu gisa sartzea.
  • Zaintza demokratizatzera zuzendua izatea.
  • Berdintasun ezak zuzentzeko balio duen genero-ikuspegia izatea.
  • Prebentziora bideratua izatea.
  • Komunitatearen ikuspegitik egina izatea.