partekatu
• ZUZENKETAK
Migratzaileei eta errefuxiatuei harrera egiteko euskal sistema bat sortzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
- Jarrai dezala aurrera egiten ondorengo dokumentuetan aurreikusitako neurrietan: batetik, Herritartasunaren, Kulturarte-kotasunaren eta Inmigrazioaren esparruan jarduteko V. Plana 2018-2020, eta bestetik, Europako mugetan pertsona errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioari erantzun soziala, politikoa, erakundeartekoa eta sailartekoa emateko Eusko Jaurlaritzaren Esparru Dokumentua.
- Aurrera egin dezala Gernikako Estatutuan aurreikusitako eskumenen gogoetan eta azterketan, pertsona migratzaile eta errefuxiatuen harrera-, arreta-, integrazio- eta babes-prozesuak laguntze aldera.