partekatu
• ZUZENKETAK
Euskal Autonomia Erkidegorako Alzheimerraren gaineko plan integral bat egiteari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Kontuan izanik gaixotasun neurodegeneratiboak gaitz kronikoak direla, desgaitasun fisiko, intelektual eta sozial handia eragiteko joera dakartenak eta, ondorioz, dependentzia eta bizi kalitatea gutxitzea –kaltetuen eta senideen pairamen indibidual eta sozial handia ekarriz-, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzen dio,
- 2013-2020 Euskadiko Osasun Planean jasotako konpromiso eta helburuak betez, garatu dezala Euskadiko Gaixotasun Neurodegeneratibo eta Neuromuskularren estrategia. Helburua da eragindako pertsonen, zaintzaileen eta senideen arreta osoa hobetzeko tresna bat izatea. Era berean, estrategia horretan Alzheimerra, beste dementziak bezala, modu espezifikoan sartu beharko da.
- Ahalik eta azkarren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko sailburuak estrategia hori ganbera honetan aurkez dezala.”