partekatu
• ZUZENKETAK
Lan-istripuak desagerrarazteari buruz
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak Lan eta Justizia Sailari eskatzen dio jarrai dezala urtero EAEko lan-gaixotasunei eta lan-istripuei buruzko txostenak eta Kudeaketa Planak egiten. Plan horietan jasoko ditu lan-ezbeharrak desagertaraztea lagunduko duten gizarte eragileen ekimenak.
- Eusko Legebiltzarrak Lan eta Justizia Sailari eskatzen dio Elkarrizketa Sozialerako Mahaiari helarazi diezaiola lan-arriskuak prebenitzeko lurralde- edo sektore-ordezkariaren figura sortzeari buruzko analisia. Helburua da babes-maila egokiak bermatzea 6 langiletik beherako enpresetako langileei.