partekatu
• ZUZENKETAK
Autogobernu ponentziari eta onartutako oinarriei buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak berresten du haren osoko bilkurak 2017ko urtarrilaren 26an egindako akordioa, zeinaren bitartez agintzen den autogobernua eguneratzeko ponentzia; ezberdinen artean ahalik eta adostasunik handiena bilatzeko, eta Gernikako Estatutuaren erreforma dakarren testu artikulatu bat eratzeko, ordenamendu juridikoa errespetatuz. Horren harira, Legebiltzarrak konpromisoa hartzen du autogobernua eguneratzeko eta aukera emateko pertsonen eskubideak zabaltzeko, eskumenak gizartearen errealitatera egokitzeko, eskumen horiek euskal botere publikoen instituzio-maila ezberdinetan banatzeko, erakunde horien barne-harremanak berriz antolatzeko zerbitzu publikoen eta eskubideen bermearen eraginkortasuna eta efikazia handitzeko, eta beste elkarbizitza-itun bat lortzeko gizon eta emakume berdinen eta libreen gizarte batean, sentimenduen eta nortasunen aniztasuna errespetatuz.