Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak luzatzeari eta hedatzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak aintzakotzat hartzen du Madrilen Elkarrizketa Sozialeko Mahaiak adostutako ABEEak eta Euskadiko Elkarrizketa Sozialeko Enplegu Taldean adostutako osagarriak arrakastarako formula izan direla, eta horri esker milioika enpleguri eutsi ahal izan zaiela, 200.000 Euskadin, pandemiaren unerik txarrenetan.

2.- Pandemiaren ondorio ekonomikoek eta lan-ondorioek bere horretan jarraitzen dutenez, Eusko Legebiltzarrak egokitzat jotzen du Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak aztertzea ea egokia den ABEEak 2020ko abenduaren 31ra arte luzatzea, eta, horretarako, ABEEak zabaltzea pandemiaren ondorioz zailtasunak dituzten enpresentzat, eta horien onarpena enpleguari eustearekin lotzea.

3.- Eusko Legebiltzarrak defendatzen du, bai Estatuan bai Euskadin, elkarrizketa soziala dela enpresetan eta bereziki enpresa txiki eta autonomoetan krisiari aurre egiteko neurri eraginkorrenak adosten jarraitzeko bidea.

4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio 'Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko Estrategia' berri baten diseinuan egungo krisiari egokitutako neurriak aurreikus ditzala, eta Elkarrizketa Sozialerako Mahaian dauden lantaldeak indartu ditzala, bai eta eragile sozial eta ekonomikoekin behar diren neurriak adosteko komunikazio-bide guztiak irekita izan ditzala ere.