partekatu
• ZUZENKETAK
Hezkuntza publikoak Donostian duen egoerari buruz
OSOKO ZUZENKETA
1.- "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Donostiako ikastetxeetan matrikulazioaren bilakaera aztertzen, bai eta ikastetxe publiko batean plaza bat bermatzen ere hala eskatzen duten familia guztiei.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio eskolan eleaniztasuna indartzen jarrai dezala, eremu bakoitzeko errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta, irakasleen hizkuntzen hizkuntza-eguneratzea eta didaktikako prestakuntza bultzatuz, batez ere hizkuntzen tratamendu integratu eta integralari dagokionez."