partekatu
• OSOKO ZUZENKETA
Eusko Jaurlaritzak eskola-garraioan egiten duen kudeaketaren egoera irregularrari buruz
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
- Sektorearekin koordinatuta lan egiten jarraitzea eskola-garraioko zerbitzua modu eraginkorrean emateko, ikasleen hezkuntza-eskubidea bermatzeko funtsezko zerbitzu gisa.
- Esleitu gabe geratu diren kontratazio-prozesuen izapidetze bernia bultzatzea, eskola-garraioko zerbitzu jasangarri eta kalitatezko bat emateko esparru egonkor eta iraunkor bat izateko, indarrean dagoen eta aplikagarria den araudiaren araberakoa.