partekatu
• ZUZENKETAK
Hondarribiko Zaldunborda esparruan egin nahi duten makrooutlet proiektua gelditzeko eskatzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarra ekainaren 27ko 10/2019 Legean jasotzen den helburu honekin bat dator: “jarduera ekonomiko eta sozialak finkatzeko prozesuak arautzea eta, horrenbestez, interes orokorrerako ezinbestekoa den lurralde-orekari eusten zaiola segurtatzea; eta baldintzak zehaztea horien ezarpena erakartzeko lurralde-eremu aproposetara”.
- Eusko Legebiltzarrak berariazko babesa adierazten dio tokiko eta hurbileko merkataritzaren sektoreari, Gipuzkoan eta Euskadi osoan jarduera ekonomiko garrantzitsua baita.
- Eusko Legebiltzarrak aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzen laguntzen duten proiektu ekonomikoak babesten ditu, bereziki langabezia-tasa handienak dituzten eskualdeetan, hala nola Bidasoa eskualdean.
- Eusko Legebiltzarrak ingurumenaren eta lurralde-oreka jasangarriaren aldeko konpromisoa duela adierazten du.
- Eusko Legebiltzarrak, udal-autonomiari eta indarrean dauden legeei dien errespeturik handienetik abiatuta, Hondarribiko Udalari eskatzen dio Hondarribiko Zaldunborda inguruan egin asmo duten makrooutlet proiektuak errespetatu ditzala 10/2019 Legean –ekainaren 27koa, establezimendu komertzial handien lurralde-antolamenduari buruzkoa- jasotako xedapen eta baldintza guztiak.