partekatu
• ZUZENKETAK
Ertzaintzaren 28. promozioko praktiketako funtzionario izangaien baldintzei buruzkoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian prestakuntza-ikastaroa egiten duten bitartean.
OSOKO ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eskatzen dio dirulaguntza sistema bate zar dezala Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako sarrera-formakuntza ikastaroetako ikasleen kolektiboaren garraiorako, mugikortasunaren kudeaketa jasangarriagoa babestuz.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eskatzen dio arauak garatu ditzala, sarbide ikastaroetako ikasleen ordainsari-gaia arautzeari dagozkionak, 7/2019 Legean, ekainaren 27koan, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen bosgarren aldaketarenean ezarritakoaren esparruan.