• BERRIA
Dokumentuak
partekatu
• OSOKO ZUZENKETA
Jaurlaritzak EAEko lehen sektorean erreleboa sustatzeko dituen asmoei buruz
1.Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, foru-aldundiekin, udalekin, nekazaritza-sektorearekin eta landa-garapenarekin lotutako eragileekin lankidetzan, diagnostiko bat egin dezala hurrengo hamarkadarako aurreikusten diren belaunaldi-erreleborako aukerei buruz, bai erretiroagatik, bai jarduera eskualdatzeko edo uzteko beharragatik, eta datu-base bat ezar dezala lurralde historiko bakoitzean belaunaldi-erreleborik aurreikusten ez den ustiategi aktiboekin.
2.Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, foru-aldundiekin, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin, Hazi Fundazioarekin, tokiko erakundeekin eta nekazaritza-sektorearekin eta landa-garapenarekin lotutako eragileekin lankidetzan, LEADER ekimenetik laguntza eman diezaiotela belaunaldien arteko erreleboa erraztuko duten nekazaritzako test-guneen proiektu pilotuak garatzeko eta abian jarizeko.
3.Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, foru-aldundiekin, udalekin, nekazaritza-sektorearekin eta landa-garapenarekin lotutako eragileekin lankidetzan, Nekazari Gazteen Estatutuari buruzko otsailaren 4ko 8/2014 Dekretua eguneratzeari ekin diezaiola, gure lehen sektorean indarrean dagoen zahartzeegoerara egokitzeko, eta nekazari gazteen ezarpena bultzatzeko tresna eta erraminta egokienak bideratzeko.
INTERESGARRIA IZAN DAITEKE...
• DOKUMENTUA
Joan den urtarrilaren 1 ean NPB berria (Nekazaritza Politika Bateratua, 2023-2027) indarrean jartzeari buruz
• DOKUMENTUA
Gasteizko Mendiak parke natural izendatzearen inguruan
• DOKUMENTUA
lberdrolaren Azazetako zentral eolikoaren alde egiteko asmoz Gasteizko Mendiak parke natural gisa ez babesteari buruz
• DOKUMENTUA
Jaurlaritzak Elikadura Katearen Legea betearazteko neurriak martxan jartzeari buruz
• DOKUMENTUA