partekatu
• ZUZENKETAK
Euskadin lan-baldintzak eta lan-arautegiaren konplimendua kontrolatzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Lan eta Justizia Sailari eskatzen dio:
- Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren bidez –hori da lan-baldintzak ikuskatzeko eta kontrolatzeko eskumena duen bakarra- jarrai dezala kanpaina handiak egiten aldi baterako edo lanaldi partzialeko kontratuak berrikusteko. Kanpaina horiek emaitza benetan onak lortu dituzte.
- Jarrai dezala Lan Ikuskaritzako Zerbitzuak indartzen. Helburua da funtsezko tresna izaten jarraitzea, bermatzeko bai kalitatea, bai laneko legeak betetzen direla.