partekatu
• ZUZENKETAK
Euskal herritarrek kalitatezko gizarte zerbitzuen euskal sistema baterako duten eskubidea betetzeari buruz
ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarraipena egin diezaiola Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoari, Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoaren (GZEO) baitan.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ebaluazio horren emaitza igorri diezaiola Enplegu eta Gizarte Politika Batzordeari, behin Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoak onartuta.