partekatu
• ZUZENKETAK
Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko 126/2019 Dekretuari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren alorrean arautzeko eta planifikatzeko dituen funtzioak betez, jarrai dezala aurrera egiten Euskadi osoan arreta-sarea hedatzeko, lurralde bakoitzaren ezaugarri eta premietara egokituz eta, horrela, errespetatuz bai sistemaren erakundearteko egitura, bai arretarako eredu komunitarioa, kudeaketaren deszentralizazioa ere eskatzen duena.